Umoretsua eta euskaraz. Ikusleak
euskal musikaren imajinario kolektiboan murgilduko dituen ikuskizuna Gernika-Lumoko Lizeo antzokira helduko da asteburuan.
Argazkia: Guillermo Casas
Patxo Telleriaren testuei jarraituta, Teleria bera eta Mikel Martinez igoko dira taula gainera,
euskal kantutegia antzezlan bihurtzeko.
Ez dok Hiru eszenatokietara bueltatu da, Euskal Herriko imajinario
musikalaren errepaso ironikoa, absurdua eta dibertigarria eskaitzeko.
Oraingo honetan, bikoteak beste hiru muskari-antzezlerekin partekatuko du taula, hitzari, bere ohiko tresna eszenikoari, zuzeneko musikaren indarra gehitzeko. Zaharrak eta berriak, antzinakoak eta gaur egunekoak. Hainbat
euskal kantari erreferentzia egingo die ikuskizunak;
berrehun baino gehiagori, euskal kantutegiak askoz gehiago biltzen dituen arren. «Kanta kopuru ederra erabili dugu» –diote ikuskizunaren egileek–, «baina aipaatu gabe utzi ditugu beste hainbeste kanta eta musikari».
Musikarekiko maitasuna. Ez dok Hiru kantutegian oinarritutako ikuskizun teatrala dela diote protagonistek: «Gure modukoa, eroa, deskonzertantea, irrigarria azalez»; eta azal horren poro bakoitzari gure musikarekiko maitasuna dariola. Tartean Teatroak ekoitzi duen lana da
irailaren 29an, 20:30ean, Gernika-Lumoko
Lizeo antzokian antzeztuko dutena. Sarrera 9 euro ordaindu beharko dute bazkideek, eta 12 euro bazkide ez direnek.