Enklabeari buruzko bozketa atzeratzea eskatu du Sukarrietak
San Antonio enklabean bizi diren herritarrentzako gutxiengo segurtasun juridikoa bermatu arte bozketa atzeratzea eskatu dio udalak Batzar NagusieiSukarrietako Udalak San Antonio enklabea desagerrarazteko Bizkaiko Batzar Nagusietan egin beharreko bozket...
San Antonio enklabean bizi diren herritarrentzako gutxiengo segurtasun juridikoa bermatu arte bozketa atzeratzea eskatu dio udalak Batzar Nagusiei
Sukarrietako Udalak San Antonio enklabea desagerrarazteko Bizkaiko Batzar Nagusietan egin beharreko bozketa atzeratzea eskatu du.Udal arduradunek azaldu dutenez, «Bizkaiko Batzar Nagusietan bozkatzeko dagoen Bizkaiko Foru Aldundiko erresoluzio proposamenaren aurka aurkeztutako administrazio errekurtsoa ez onartzea erabaki zuen uda hasieran aldundiak». Modu horretan, Sukarrietako Udalak Auzitegi Gorenera jo du orain, eta aldundiaren proposamena bertan behera geratzea eskatu du.
Horregatik, Auzitegi Nagusian eta Auzitegi Gorenean aurkeztuta dauzkaten errekurtsoak ebatzi arte, bozketa atzeratzea eskatu dute. Izan ere, Sukarrietako Udalak «errekurtsoak irabazteko aurkeztu dituzten argumentu juridikoen gaineko konfiantza sendoa» dauka.
«Batzar Orokorretan erabakia goizegi hartuz gero, eta ondoren Sukarrietak errekurtsoak irabaziko balitu, San Antonio hilabete batzuetan Busturikoa izango litzateke, gero berriro ere Sukarrietara pasatzeko. Egoera horren aurrean, enklabean bizi diren herritarrak beharrezkoak ez diren izapideak egitera behartuta egongo lirateke. San Antonioko bizilagunei eta Sukarrietako herriari eragindako kalteak konpontzea eta konpentsatzea ia ezinezkoa litzateke».