Busturiko Altamira auzoak San Migel jaiak ospatu ditu asteburuan. Zapatu arratsaldean hasi ziren ospakizunekin, eta domeka arratsaldean agurtu zituzten jaiak gizon proben erakustaldiarekin. Busturialdeko lau talde aritu ziren harria tiratzeko lanetan A...

Busturiko Altamira auzoak San Migel jaiak ospatu ditu asteburuan. Zapatu arratsaldean hasi ziren ospakizunekin, eta domeka arratsaldean agurtu zituzten jaiak gizon proben erakustaldiarekin. Busturialdeko lau talde aritu ziren harria tiratzeko lanetan Altamirako probalekuan, eta honela geratu zen sailkapena, hurrenez hurren: Ereño/Arratzu, Busturia (argazkian), Bermeo, Murueta. Gizon proben erakustaldian, bestalde, Jesus Larrabaster omendu zuten. Umeentzako saioak, txistularien kalejirak, musika eta dantza ikuskizunak egon dira, besteak beste, Busturiko San Migel jaietan.