Lanak eginda, zabalik dago Trinketeko igerilekua
LEKEITIO // Trinketeko igerilekua egokitzeko lanak amaitu ditu Lekeitioko Udalak. Abuztuaren amaieran hasi ziren konponketekin, eta astelehen arratsaldean zabaldu zuten igerilekua berriz. Igerilekuan sortzen ziren itoginen arazoa konpontzeko irazgaizte...
LEKEITIO // Trinketeko igerilekua egokitzeko lanak amaitu ditu Lekeitioko Udalak. Abuztuaren amaieran hasi ziren konponketekin, eta astelehen arratsaldean zabaldu zuten igerilekua berriz. Igerilekuan sortzen ziren itoginen arazoa konpontzeko irazgaizte lanak egin dituzte, eta igerileku inguruko egurra kendu eta baldosak ere jarri dituzte.