Josean Blancok irabazi du EH-ko Hiru Txirlo Txapelketaren lehen saioa
Euskal Herriko 28. Hiru Txirlo Bolo Txapelketak badauka bere lehen irabazlea. Lehen saioa jokatu zuten zapatuan Azkoitiko Floreagako bolatokian, eta Asola Berriko Josean Blanco izan zen garailea. Bigarren postuan, berriz, San Andresko Iñaki Burunza sa...
Lehen saioaren irabazleak 65 euroko saria jaso zuen; bigarrenak 50 euroko saria eskuratu zuen, eta hirugarrenak, azkenik, 35 euroko diru saria.
Barinagan
Euskal Herriko Hiru Txirlo Bolo Txapelketako hurrengo saioa Lea-Artibai eskualdera dator, eta bertan jarraituko dute tiralariek Euskal Herriko Txapelketarako txirloak gehitzen. Markina-Xemeingo Barinagako bolatokiak hartuko du saioa urriaren 7an, 17:00etan.