Jon Iriondo entrenatzaileak arrauna lagatzea erabaki du
Ondarroa Arraun Elkarteko entrenatzaile eta arraunlari izan den Jon Iriondok arrauna lagatzeko erabakia hartu du.Erabaki hori hartu behar izatearen arrazoiak guztiz pertsonalak direla argudiatu du entrenatzaile ondarrutarrak.Iriondok duela hiru urte ha...
Erabaki hori hartu behar izatearen arrazoiak guztiz pertsonalak direla argudiatu du entrenatzaile ondarrutarrak.
Iriondok duela hiru urte hartu zuen Antiguako Ama trainerua entrenatzeko ardura, KAE-1 ligan, eta ordutik hona, inoizko emaitza onenak lortu ditu Ondarroak: iaz TKE ligara igotzea lortu zuen, eta aurten maila erraz mantentzea lortu du, zortzigarren postuan geratuz.