Urreistiren koadroa, Burgoarentzat
Mutrikuko Arte Lagunak elkarteak Galbaixo Txiki Egunean zozkatutako Antxon Urreistiren koadroak badauka jabea: Juanita Burgoa ondarrutarra. Burgoak atzo hartu zuen koadroa, Joxe Matias elkarteko presidentearen eskutik. Elkarteko kideek azaldu dutenez, ...

Mutrikuko Arte Lagunak elkarteak Galbaixo Txiki Egunean zozkatutako Antxon Urreistiren koadroak badauka jabea: Juanita Burgoa ondarrutarra. Burgoak atzo hartu zuen koadroa, Joxe Matias elkarteko presidentearen eskutik. Elkarteko kideek azaldu dutenez, Urreistik borondatez emandako koadroa da zozkatutakoa. «Bildutako dirua elkartearentzat izan da, materiala eta bestelakoak erosteko».