Ondarroako Udalak VI. Nanoipuin Lehiaketa jarri du martxan
Nanoipuin lehiaketa antolatu du seigarrengoz Ondarroako Udalak.Euskara Batzordeak Amuak egitarauaren barruan antolatu du egitasmoa. Aurreko urteetan parte hartze maila altua egon da, eta aurten ere aurreko urteetako formatu berean antolatu dute lehiak...
Euskara Batzordeak Amuak egitarauaren barruan antolatu du egitasmoa. Aurreko urteetan parte hartze maila altua egon da, eta aurten ere aurreko urteetako formatu berean antolatu dute lehiaketa.
140 karaktereko ipuin motzak izan beharko dira aurkeztu behar direnak, eta parte hartzaile bakoitzak gehienez ere bi aurkeztu ahal izango ditu. Ipuinak mrey@ondarroakoudala.eus helbide elektronikora bidali behar dira. Urriaren 20a da horretarako azken eguna.
Lanak ezizenez sinatu behar dira, eta izen-abizenekin, NA zenbakiagaz eta telefono zenbakiagaz batera udaletxera bidali.
Hiru sari
Parte hartzaileentzat hiru sari egongo dira: lehenengoa 400 eurokoa izango da, bigarrena 200 eurokoa eta hirugarrena eta azkena 100 eurokoa.
Iaz Joxe Mari Urteagak irabazi zuen nanoipuin lehiaketa, Nerea Arrieta sailkatu zen bigarren postuan eta Maria Txakartegi hirugarrenean.