Mutriku Sokatira Taldea pozik etorri da Europako txapelketatik
Emaitza onak lortu ez arren, esperientzia ederra izan dela aitortu dute tiralariek. Gainera, pisu guztietan maila altua egon dela azpimarratu dute, eta zeukaten guztia eman dutela ahalik-eta emaitzarik onenak lortzeko. 560 kilokoan eta 640 kilokoan ari...
Martitzenean ziren Southportera (Ingalaterra) iristekoak Mutrikuko Sokatira Taldeko hamahiru kideak, baina hegaldia bertan behera geratu zen, eta Amsterdamen (Herbehereak) geratu behar izan ziren gaua pasatzen. Eguaztenean iritsi ziren Southportera.
Nazioarteko lehian
Ez dute dominarik lortu mutrikuarrek, baina bertako zenbait tiralarik nazioarteko lehiaketa ofizialetan parte hartzen duen Euskal Herriaren izenean jokatu dute Europako txapelketa. 720 kilokoan, Patxi Ituarte, Ekaitz Salcedo eta Iker Goikoetxeak parte hartu zuten, eta bosgarren postuan geratu ziren. 680 kilokoan, berriz, Patxi Ituartek parte hartu zuen, eta zortzigarren amaitu zuten.