Lointek txapeldunorde geratu da Euskal Kopan
Gernika-Lumoko taldeak 67-65 galdu du Gasteizko Lacturale Araskiren kontra. Finalerdian GDKO Ibaizabali 66-54 nagusituta sailkatu da finaleraLointek Gernika Bizkaiak 67-65 galdu zuen domekan Lacturale Araski talde gasteiztarraren aurkako finala. Iazko ...
Gernika-Lumoko taldeak 67-65 galdu du Gasteizko Lacturale Araskiren kontra. Finalerdian GDKO Ibaizabali 66-54 nagusituta sailkatu da finalera
Lointek Gernika Bizkaiak 67-65 galdu zuen domekan Lacturale Araski talde gasteiztarraren aurkako finala. Iazko finalean ere aipatu bi taldeak aritu ziren; oraingoan, baina, Gasteizko taldeak irabazi du kopa.Gernika-Lumoko taldeari erregulartasuna falta izan zitzaion atzoko finalean, eta bigarren zatiko Araskiren zortzi hirukoak erabakigarriak izan ziren.
Lointek Gernika Bizkaiako jokalariak dudaz beteta egon ziren hasieran. Aurkariek ondo aprobetxatu zuten hori, eta 10-0 aurre hartu zuten. Talde gernikarra defentsa lanean jarri zuen erdigunea, eta hasierako minutuetan Juana Molina eta Aishah Sutherland nabarmendu ziren. Araskik 2-16 partziala lortu zuen.
Hurrengo minutuetan Gernika-Lumoko taldea eroso ikusi zen kantxan; joko arinagaz eta defentsan aurrea hartuz jokatu zuen. Gainera, Marta Alberdi harrobiko jokalariari debutatzeko aukera eman zion Mario Lopezek. Hala, Araskiren jokoa zailtzea lortu zuen Lointekek. Besteren artean, Ameryst Alstonek momentu onean dagoela erakutsi zuen. Atsedenaldira heldu aurretik, Aitana Vergarak debutatu zuen, eta talde gernikarra 10 puntuko aldeagaz joan zen atsedenaldira (29-39).
Aldageletatik bueltan, Gasteizko taldea indartsu kantxaratu zen; hiru hiruko jarraian egin zituen. Hirugarren laurdenean alde estua ikusi zen bi taldeen artean; jokalari batzuek zein besteek Euskal Koparen titulua etxera eroan gura zuten, eta ahalegin betean aritu ziren denak. Parekotasun horren adibide dira 45-46 eta 52-51 markagailuak.
Amaieran, asmatu ezinik
Azken minutuetan Gernika-Lumoko taldeak ez zuen gustura jokatu. Jarraikortasun faltagaz eta jokaldietan asmatu ezinik ibili zen. Araski, ostera, eroso eta bete-betean asmatzen zebilen. Anna Gomezen eskutik heldu ziren Lointeken azken zortzi puntuak, baina ez ziren nahikoa izan kopako titulua berresteko.
Lointek Gernika Bizkaia zapatuan GDKO Ibaizabali irabazita sailkatu zen finalera. 66-54 nagusitu zen talde gernikarra.