Joanes Goitisolok eta Izaskun Perezek irabazi dute Foruko lasterketa
Mutiletan Ekaitz Lejarzegi eta Jon Aingeru Artetxe sailkatu dira Goitisoloren atzetik. Oihane Oruek eta Haizea Aldanak osatu dute nesken podiuma. 402 partaide egon dira guztiraJoanes Goitisolo eta Izaskun Perez izan dira azkarrenak IX. Forutik Forura m...
Mutiletan Ekaitz Lejarzegi eta Jon Aingeru Artetxe sailkatu dira Goitisoloren atzetik. Oihane Oruek eta Haizea Aldanak osatu dute nesken podiuma. 402 partaide egon dira guztira
Joanes Goitisolo eta Izaskun Perez izan dira azkarrenak IX. Forutik Forura mendi lasterketan.Goitisolokk ordubete, 37 minutu eta 12 segundotan amaitu zuen domekako 21,6 kilometroko proba, eta Perezek 2 ordu, 24 minutu eta 20 segundotan zeharkatu zuen helmuga.
Urdaibai Koparen seigarren proba izan da Forukoa, eta 44 korrikalarik burutu zuten mendi lasterketa.
Gizonezkoen sailkapenari dagokionez, Ekaitz Lejarzegi sailkatu zen bigarren (1.42.08), Goitisolorengandik 4 minutu eta 56 segundora. Jon Aingeru Artetxe hirugarrena (1.44.36), aldiz, irabazlearengandik 7 minutu eta 24 segundora heldu zen helmugara.
Emakumezkoen podiuma Oihane Oruek eta Haizea Aldanak osatu zuten. Oruek Perezek baino 3 minutu eta 28 segundo gehiago behar izan zituen lasterketa amaitzeko; 2.27.48 egin zuten amaieran. Aldana Perezengandik 4 minutu eta 18 segundora sartu zen helmugan. Hain zuzen, 2.28.38 denboran burutu zuen proba Aldanak.
Emaitzagaz, pozik
Haitz Biribil elkarteko kideek balorazio positiboa egin dute. Azaldu dutenez, domekan bertan 100 pertsona baino gehiagok izena eman zuten: «Martxa ederto joan da. Eguraldia lagun izan dugu, eta emaitzagaz oso pozik gaude. Zirkuituari norantza aldatzeak pozik utzi ditu parte hartzaileak; orain zer edo zer gogorragoa, baina politagoa dela esan digute».
Mendi lasterketa eta mendi martxa biak (21,6 kilometroko ibilaldi luzea eta 8 kilometroko ibilaldi laburra) kontuan hartuta, 402 parte hartzaile batu ditu IX. Forutik Forura probak. Horietatik 128 pertsonak domekan bertan izena eman zuten.
Hala, datorren urtera begira daude dagoeneko antolatzaileak. 2018an 10. urteurrena beteko dutela eta, zerbait berezia prestatuko dutela aurreratu dute Haitz Biribil ekarteko kideek.