Eguzkiagaz batera, hainbat izan ziren zapatuan kalera atera eta Busturiko azoka ekologitik pasa ziren Busturiko eta inguruko herrietako bizilagunak. 25 ekoizleren produktuak dastatzeko eta erosteko aukera eduki zuten Axpe auzora bertaratutakoek. Era be...

Eguzkiagaz batera, hainbat izan ziren zapatuan kalera atera eta Busturiko azoka ekologitik pasa ziren Busturiko eta inguruko herrietako bizilagunak. 25 ekoizleren produktuak dastatzeko eta erosteko aukera eduki zuten Axpe auzora bertaratutakoek. Era berean, Busturiko boluntarioek egindako talo eta txorizoa ere dastatu ahal izan zen. Giroa alaitzen ibili ziren, berriz, herriko txistulariak eta trikitilariak, bai eta Irrintzi Alai Dantza taldeko dantzariak ere. Jakoba Errekondo ere Busturian egon zen zapatuan. Hain zuzen ere,
Landareak Lantzen gida-liburua aurkeztu zuen azoka ekologikoaren baitan. Gida-liburuaren aurkezpena egiteaz gain, herritarren galderak erantzun zituen, eta zalantza asko argitzeko aukera ere eduki zuen. Beste alde batetik, gida-liburuak sinatzen ere ibili zen. Argazki +: www.busturialdea.hitza.eus