Kameratoia ikus-entzunezko rallya Lekeition egingo da
Urriaren 20an egingo dute aurkezpena. 48 ordu izango dituzte parte hartzaileek filma egin eta antolakuntzari aurkezteko. Izena emateko epea urriaren 15era arte egongo da zabalikEuskal Zine Bilerak gazteentzako espazio berri bat zabalduko du aurten. 201...
Urriaren 20an egingo dute aurkezpena. 48 ordu izango dituzte parte hartzaileek filma egin eta antolakuntzari aurkezteko. Izena emateko epea urriaren 15era arte egongo da zabalik
Euskal Zine Bilerak gazteentzako espazio berri bat zabalduko du aurten. 2017an Kameratoia Lekeition ospatuko da, Euskal Zine Bileran. Euskaltzaleen Topaguneak eta Euskal Zine Bilerak elkarregaz egin duten salto bat da, gazteei bultzada emateko euskarazko ikus-entzunezkoetan lehen pausoak ematen. «Kameratoia Lekeition ospatuta, Euskal Herriko gazteei espazio propio bat eskainiko diegu euskarazko zinemaldi bakarrean, Euskal Zine bileran».XIII. Kameratoia urriko azken bi asteburuetan banatuta burutuko da. Urriaren 20an rallyaren aurkezpena egingo dute sarean, www.kameratoia.eus web orrialdearen bidez, eta aurtengo gaia eta ezaugarriak aurkeztuko dituzte. 11:00etan aurkezpen bideo bat zintzilikatuko dute, bai eta dagozkion oinarri, arau, baldintza teknikoak eta abarrak zehatz jasotzen dituen txosten bat ere. 12:00etatik aurrera, parte hartzaileek 48 ordu izango dituzte filma egin eta antolakuntzari helarazteko.
Urriaren 22ko 12:00ak arte jasoko ditu antolakuntzak ikus-entzunezko lanak, eta urriaren 28an sari banaketa ekitaldia egingo da Lekeitioko Ikusgarri zinema aretoan, 12:30ean.
Lau sari
2.600 euroko diru saria banatuko dute epaileek Kameratoira aurkezten diren lan guztien artetik aukeratzen dituzten dituzten hiru lan irabazleen artean. Horrez gain, publikoaren saria ere egongo dela jakitera eman dute antolatzaileek, aurten hirugarren urtez.
Euskaltzaleen Topaguneak eta Lekeitioko Udalak elkarlaneean antolatutako lehiaketan 18 eta 35 urte bitarteko gazteek parte hartu dezakete. Izena emateko epea urriaren 15era arte egongo da zabalik.