Irteera egingo dute Urdaibaiko paduren bilakaera ezagutzeko
Gautegiz Arteagan kokatuta dagoen Urdaibai Bird Centerrek Urdaibaiko paduretako paisaiaren bilakaera ezagutzeko irteera antolatu du urriaren 1erako. Hegaztien egunaren harira egingo dute irteera, eta zentrotik atera eta Urdaibaiko paduretarantz abiatuk...
8,5 kilometroko ibilbidea izango da, eta egungo paisaiaren interpretazioa egiteaz gain, hezeguneek denboraren poderioz jasandako aldaketak eta giza jar- duerek eragindakoa ezagutzeko aukera izango dute irteeran parte hartzen dutenek.
Urriaren 1ean Urdaibai Bird Centerren elkartzeko deia egin dute. Parte hartu nahi duenak, baina, izena eman beharko du aurretiaz 94-625 11 57 zein 699 83 92 02 telefonora deituta edota birdcenter@birdcenter.org helbidera mezua bidalita.