“Urriaren 1eko erreferenduma eragozteko estatu espainiarra hartzen ari den neurri errepresiboak direla eta”, horiek salatzeko eta
erreferendumagaz bat egiteko deia egin du EH Bilduk. Hala, eta
Katalunian gaur [irailak 20] gertatukoaren harira, Busturialdean ere katalanei babesa erakusteko elkarretaratzeak egin dituzte gaur, EH Bilduk deituta. Ekintzak
Kataluniarekin bat! Demokraziarekin bat! Errepresiorik ez! lelopean egin dituzte, hain zuzen. Horrez gain, koalizioak
udal guztietan mozioak aurkeztuko dituela iragarri du. “Herri batzuetan
ezohiko udal batzarrak egingo dira”, gaineratu dute.
Gernika-Lumln, Bermeon, Gautegiz Arteagan eta Ean batu dira gaur herritarrak.
Errigoitin bihar auto karabana egingo dute.