European Film Commission Network (EFCN) sareak Bermeoko Gaztelugatxeko San Juan hautatu du “Hamarkadako Europako zinema kokalekurik onena” izateko.
Europako 11 toki aukeratu dituzte, eta horien artean dago Gaztelugatxe, 2016. urteko udazkenean
Game of Thrones telesaila filmatzeko lanak egin ondoren.
Gaztelugatxeko San Juan
Irabazlea, hala ere,
Europako ikusleek aukeratu beharko dute. Europa osoko ikus-entzunezko sektorearen eta zinemako profesionalak biltzen dituen Cineuropa izeneko plataformaren
webgunean bozkatu beharko dute ikusleek.
Urriaren 25era arte dago bozkatzeko aukera.
Hamarkadako Europako zinema kokalekurik onena zein den
azaroaren 7an emango dute jakitera, European Film Commission Network sarearen hamargarren urteurrena ospatzeko ekitaldian, hain zuzen ere. Ekitaldia Bruselan egingo da, Europako Parlamentuaren egoitzan.
Irune Ormaetxea Bermeoko Turismo zinegotziak adierazi duenez, Bermeoko Gaztelugatxeko San Juan sariketa horretan hautagaia izatea “albiste ona da gure herriarentzat”. Dioenez, lehiaketako finalisten zerrendan egoteak “Bermeo, nazioartean pelikulak filmatzeko erreferentziazko toki bezala kokatzen du”.
Honakoak dira hautagaiak:
- Gaztelugatxeko San Juan, Game of Thrones (2016) Bermeo, Bizkaia.
- Antiparos uhartea, Suntan, Argyris Papadimitropoulos (2016), Grezia.
- Wroclaw hiria, Bridge of Spies, Steven Spielberg (2015), Polonia.
- Dubrovnik hiria, Game of Thrones (2012-2014), Kroazia.
- Kastilaceko gaztelua, Game of Thrones (2014-2016), Kastela, Kroazia.
- Gorlitz hiria, The Grand Budapest Hotel, Wes Andserson (2014), Alemania.
- Guadalquivir ibaiko Minima uhartea, La Isla Mínima, Alberto Rodriguez (2014), Sevilla (Andaluzia, Espainia).
- Karakalaren termak, La Grande Bellezza, Paolo Sorrentino (2013), Erroma, Italia.
- Val Senales glaziarra, Everest, Baltasar Kormákur (2015), Tirol, Italia.
- Valldal – Juvet Landscape hotela, Ex Machina (2014), Norvegia.
- Viena hiriburua, Mission: Impossible – Rogue Nation, Christopher McQuarrie, Austria.