Unesco Etxeak antolatuta,
Garapen Iraunkorrerako 2030 Agenda zer den jakin ahal izango dute
domekara bitartean Busturiko Ekoetxea Urdaibai bisitatzen dutenek.
Erakusketako zenbait panel
Garapen Iraunkorrerako 2030 Agenda 2015eko irailean onartu zuten munduko agintariek, Nazio Batuen goi bilera historiko batean. Agenda horretako garapen iraunkorrerako 17 helburuen (GIH) bidez, pobrezia mota oro ezabatu gura da, bai eta desberdintasunak murriztu eta klima-aldaketaren aurka egin ere.
Zenbait artistek egindako
17 ilustrazioren bidez, ibilbide bat egin du Unesco Etxeak, 17 helburuak zeintzuk diren ezagutarazteko. Helburu horiek pertsonen eta planetaren etorkizunerako «oso garrantzitsuak» direla diote, eta guztien lankidetza «ezinbestekoa» dela azaldu dute: gobernuak, enpresak, gizartea, norbanakoak.
Erakusketa
doan bisita daiteke Ekoetxea Urdaibain.