Ugaitz Mugerza Euskal Herriko txapelketa nagusirako sailkatu da
Ugaitz Mugertza aizkolari mutrikuarrak Euskal Herriko txapelketa nagusirako sailkatzea lortu du. Zapatu arratsaldean jokatu zen sailkatze jardunaldia Abadiñoko probalekuan, eta hamar aizkolari aritu ziren nor baino nor gehiago. Hamar horietatik sei sa...
Lehen maila osatzen duten hamabi aizkolarietatik hamaikak parte hartu behar zuten kanporaketan, baina Jon Irazuk ez zuen jokatu.
Iker Vicente nafarra izan zen azkarrena lanak osatzen, eta laugarren gelditu zen, berriz, Mutrikuko aizkolaria.
Hutsunea
Ugaitz Mugertza aizkolari mutrikuarrarekin batera, Iker Vicente zapatuko irabazlea, Mikel Larrañaga, Iñaki Azurmendi, Aitzol Atutxa eta Joseba Otaegi aizkolariak sailkatu ziren Donostiako probarako. Aizkolariek 54 ontzako, 60 ontzako eta 72 ontzako bina enbor moztu behar izan zituzten.
Hutsunerik handiena, bigarren urtez jarraian, Jose Mari Olasagasti igeldotarrarena izan zen. Bigarren urtez jarraian parterik ez hartzeak, bigarren mailara jaistea eragin dio gipuzkoarrari. Julen Alberdi, Jon Rekondo, Eneko Otaño eta Jon Irazu aizkolariek ere ez zuten sailkatzerik lortu.
Aitzol Atutxa izan da azken hiru urteetako txapelduna.