Mendizabal eta Ibarluzeak irabazi dute gazteen mailako Xistera finala
Mutrikuar gazteak maila handia erakutsi du. Nagusietan, Manterola eta Suso nagusitu zaizkie Iturrinori eta Manzisidorri. Partida ikusgarriekin amaitu da Mutrikuko zesta-punta jaialdiaPartida ikusgarriak jokatu zituzten bariku gauean, Miruaitz frontoian...
Mutrikuar gazteak maila handia erakutsi du. Nagusietan, Manterola eta Suso nagusitu zaizkie Iturrinori eta Manzisidorri. Partida ikusgarriekin amaitu da Mutrikuko zesta-punta jaialdia
Partida ikusgarriak jokatu zituzten bariku gauean, Miruaitz frontoian, Galbaixo jaietako egitarauaren barruan antolatutako jaialdian. Gazte mailan, Aratz Mendizabal mutrikuarrak lortu zuen garaipena ezin izan zuen borobildu nagusietan Mikel Manzisidorrek.Nagusien partiduan, Manzisidor eta Iturrino (gorriz) izan ziren nagusi lehen set-ean, Manterolaren hutsei etekina aterata. Gorriek tanto luzeak jokatzeko helburua ondo baliatu zuten. Bigarrenean, jokoa erabat aldatu zen eta Manterolak eta Susok (urdinez) osatutako bikotea hasi zen set-az jabetzen. Gorrien akats ugariak baliatu zituzten berdinketa lortzeko. Hirugarren eta azken set-ean, garaipena lortu eta urdinek markagailua iraultzea lortu zuten; lehen garaipenak ihes egin zuen Mutrikutik.
Gazteen partiduan, berriz, Iker Ibarluzea eta Aratz Mendizabalek (gorriz) maila handia erakutsi zuten Clement Garcia eta Julen Lopezen aurka (urdinez), mutrikuarrak erakutsitako sendotasunari esker gehien bat. Zirkuitura batu berri den Clement Garciaren urduritasuna ere baliatu zuen bikote gorriak bi set irabazteko, eta horrela, finala eurenganatzeko. Lehen set-a izan zen parekatuena, eta 14ko berdinketarekin, azken tantoan, Ibarluzeak pilota atzeko hormaraino bota eta gero, zabalera joan zen; Garcia eta Lopez ezin izan ziren iritsi.