Getxoren kontrako derbia jokatuko du Bermeok bihar, Itxasganen
Bermeo Futbol Taldeak CD Getxo hartuko du bihar, Itxasganen. 12:00etan hasiko da bizkaitarren arteko derbia.3.mailako taldeek 4. jardunaldia dute asteburu honetan, eta talde bermeotarrari dagokionez, momentuz ez du garaipenik lortu. Hain zuzen, aurreko...
3.mailako taldeek 4. jardunaldia dute asteburu honetan, eta talde bermeotarrari dagokionez, momentuz ez du garaipenik lortu. Hain zuzen, aurreko zapatuan 2-0 galdu zuen Somorrostroren zelaian, eta aurreko bi jardunaldiak hutsean berdindu zituen. Bermeok abuztuaren 27an jokatu zuen 2017-2018 denboraldiko lehenengo partidua Sestao River-en zelaian. Irailaren 2an jokatu zuen etxeko lehenengo neurketa, SCD Durangoren kontra.
3. mailako 4. multzoko sailkapenean jaitsiera postuetan dago taldea, hamazortzigarren, hain zuzen.