Datorren astelehenean irekiko ditu ateak Araneko kiroldegiak
Hainbat hobekuntza lan egin ostean, datorren astelehenean irekiko ditu ateak Araneko kiroldegiak.Irune Ormaetxea kirol zinegotziak azaldu duenez, besteak beste, legionelaren aurkako tratamendua egin dute ur beroaren eta hotzaren zirkuituetan, eta DDD t...
Irune Ormaetxea kirol zinegotziak azaldu duenez, besteak beste, legionelaren aurkako tratamendua egin dute ur beroaren eta hotzaren zirkuituetan, eta DDD tratamendua ezarri dute, «intsektuen, arratoien eta mikrobioen aurkakoa».
Horrez gain, igerilekua hustu, zirkuitu guztiak garbitu eta egoera kaskarrean zeuden baldosak aldatu dituzte. Aurten, gainera, igerileku ertaineko ertz guztia konpondu dutela jakinarazi du Ormaetxeak.
Argiak aldatu
Bestalde, igerilekuko, korridoreko eta bigarren solairuko kirola egiteko geletako argiak aldatu dituzte, eta LED motakoak jarri dituzte.
Era berean, teilatuaren egitura metalikoa garbitu, bigarren solairua margotu eta kiroldegian garbiketa orokorra eta sakona egiteko aprobetxatu dute makineria mekanikoekin
Zenbait konponketa txiki ere egin dituztela esan du kirol zinegotziak, «igerilekuan, biltegian, makina gelan, kiroldegiko kanpoko aldean eta aldageletan».
Lan horiek guztiak egin ahal izateko kiroldegia itxita egotea «ezinbestekoa» dela dio Ormatxeak.