25 urteko bermeotar bat erreskatatu dute suhiltzaileek Bermeoko portuan
Neska izotz fabrikaren alboko hormigoizko blokeetara erori da
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailetik jakitera eman dutenez, herritar batek 03:40an eman du abisua.
Bermeoko portuan dagoen izotz fabrikaren inguruko hormigoizko blokeen artera erori da 25 urteko bermeotarra, eta laguntza eskatu du.
Suhiltzaileak heldu bitartean, abisua jaso eta berehala Ertzaintza bertaratu da neska erori den lekura.
Suhiltzaileek esku-ohe batean atera dute emakumea, eta jarraian, Gernikako ospitalera eraman dute, buruan kolpea eta ubeldurak zituelako.