Txomin Arana Kobeaga pilotu ereñarra bigarren sailkatu da Greziako Serres Rallyan. Hala, bere kategorian lehenengo amaitu du proba. Abuztuaren 27tik irailaren 2ra arte korritu du rallya, sei egun horietan 1.300 km baino gehiago eginez. Lehenengo egune...
Txomin Arana Kobeaga pilotu ereñarra bigarren sailkatu da Greziako Serres Rallyan. Hala, bere kategorian lehenengo amaitu du proba. Abuztuaren 27tik irailaren 2ra arte korritu du rallya, sei egun horietan 1.300 km baino gehiago eginez. Lehenengo egunetik bikain aritu da. Lehen etapan, esate baterako, hirugarren postua eskuratu zuen. Azken etapa seigarren amaitu zuen, baina, halere, sailkapeneko bigarren postuari eustea lortu zuen.