Baxurako arrantzan dabiltzan ontzi eta arrantzaleei omenaldi txiki bat egitea du asmo Juan A. Apraizek Bermeoko Arrantzaleen musoeoan ipini duen erakusketak. Urriaren 29ra arte egongo da ikusgai.
Hogeita zazpi ontzi, 158 arrantzale. 2016an bildutako datuak dira, eta horiek irudietan erakutsi ditu Juan A. Apraizek.
Arrantzaleak eta itsasontziak. Bermeo 2016 argazki erakusketa jarri du Arrantzaleen museoan, eta urriaren 29ra bitartean egongo da ikusgai.

Ontzien datu teknikoak, tripulazioa eta itsasontziak eurak bildu ditu Apraizek argazki horietan. 19 ontzi txiki-handi eta zortzi motor txiki ateratzen ziren iaz Bermeoko portutik baxurako arrantzara. 70ko hamarkadan arrantza tradizionalean zebiltzan 260 ontzi baino gehiago zeuden Bermeon; gehienak egurrezkoak. XXI. mende hasieran, ehun bat ontzi zeuden Bermeoko portuan; eta horien %60 ziren arrantza tradizionalean aritzen zirenak. 2015. urtean desegin eben garai zaharreko azken itsasontzia:
Gure Itxarkundia.

Gorabeherei aurre egin eta baxurako arrantzaren jardueragaz jarraitzen dutenak omendu gura izan dituzte Arrantzaleen museoan ikusgai jarri duten erakusketarekin. Hainbat argazki batuta, gaur eguneko Bermeoko arrantzaleen eta itsasontzien «argazki bat» egin gura izan du Apraizek. Liburuxka ere salgai dago, bi eurotan.