Eman odola, nigan bizi. Hori da Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak udako kanpaina bultzatzeko aukeratu duten leloa. Eta kanpainari bultzada eman gura diote Busturialdean ere.

Hala, irailean zehar, eskualde horretako herrietara ere helduko da odola emateko autobusa. Hurrengo astelehenean hasita (irailak 4), Gernika-Lumon eta Bermeon emon ahalko da odola.
Odolkideak elkarteak deialdi berezia egin die herritarrei, odola ematera joateko.
Gernika-Lumo:
– Irailak 4. Foru plazan, goizez eta arratsaldez.
– Irailak 7. Losal eta Maier, goizez.
– Irailak 9. Foru plazan, goizez.
– Irailak 11. Foru plazan, goizez eta arratsaldez.
– Irailak 12. Rhointer (Dalia) eta Maier, goizez.
Bermeo:
-Irailak 22. Lameran, arratsaldez.
-Irailak 23. Lameran, goizez.