50 tomate mahai gainera
Tomate lehiaketa antolatu dute Ereñon bigarren urtez, eta 50 parte hartzaile izan dira oraingoan. Malen Arroyok lehiaketara aurkeztu duen tomatea saritu dute epaimahaiko kideekAurten ere tomate lehiaketa egin dute Ereñon. Bigarren aldia izan da, eta ...
Tomate lehiaketa antolatu dute Ereñon bigarren urtez, eta 50 parte hartzaile izan dira oraingoan. Malen Arroyok lehiaketara aurkeztu duen tomatea saritu dute epaimahaiko kideek
Aurten ere tomate lehiaketa egin dute Ereñon. Bigarren aldia izan da, eta iazkoak baino arrakasta handiagoa izan du. Hain zuzen ere, 31 tomate aurkeztu zituzten iaz lehiaketara, eta 50 parte hartzaile izan ziren domekan bere fruta lehiaketara aurkeztu zutenak.Ereñoko alkate Joseba Zarragoikoetxeak zehaztu duenez, lehiaketara aurkezteko ezinbesteko baldintza izan da tomatea Ereñoko lurretan ekoiztutakoa izatea.
Gerendape Kultur Elkartearen ekimenez antolatu duten lehiaketan hiru lagunek osatu dute epaimahaia: Alex Mestraituak, Juanan Letek eta Karmelo Azurmendik. Horiek izan ziren domekan lehiaketara aurkeztutako 50 tomateak dastatzeko eta puntuatzeko ardura izan zutenak. Hain zuzen, tomatearen itxura, zaporea eta heldutasun puntua izan zituzten kontuan.
Guztira hamar sari banatu zituzten domekan, baina aurkeztutako tomate denen artean Malen Arroyorenak hartu zuen sari nagusia. Bigarren saria Itziar Urionak hartu zuen, eta Jose Magallanesek hirugarrena.
Sari banaketaren ostean tomateak dastatzeko aukera egon zen, eta horregaz eman zioten amaiera aurtengo lehiaketari. Dena den, Zarragoikoetxearen esanetan, hurrengo urtera begira eguna bazkari herrikoiagaz edo «beste zerbaitegaz janztea» aztertuko dute.