Arteagako helduen elkarteak bere eguna ospatuko du barikuan
GAUTEGIZ ARTEAGA // Beste hainbat herritan egiten duten bezala, Gautegiz Arteagako Helduen Elkarteak ere bere eguna antolatu du. Hain zuzen, irailaren 1ean bilduko dira herrian ospakizun horretarako. Jakitera eman dutenez, eguraldiak lagunduz gero, el...
GAUTEGIZ ARTEAGA // Beste hainbat herritan egiten duten bezala, Gautegiz Arteagako Helduen Elkarteak ere bere eguna antolatu du. Hain zuzen, irailaren 1ean bilduko dira herrian ospakizun horretarako. Jakitera eman dutenez, eguraldiak lagunduz gero, elkartearen kanpoaldean batuko dira 18:00etatik aurrera. Hala, herriko jubilatu eta aurrejubilatuei parte hartzeko deia egin die helduen elkarteak.