Atzo arratsaldean Lekeition lehiatu zituzten gizonezkoen eta emakumezkoen senior mailetako Bizkaiko Traineru Txapelketak.
Hirugarren eta azken txandan Bermeo, Kaiku, Ondarroa eta Zierbenaren artean egon zen lehia gogorra. Indartsu irten zen Urdaibai, baina bigarren luzean Kaikuren
Bizkaitarra jarri zen estropada buruan.
Bandera Sestaora joan zen azkenean, 19:56:74. Bermeok 20:14 37 bigarren egin du, Zierbenak hirugarren, eta Ondarru 20:41: 25 izan da laugarrena, bigarren txandako Isuntzaren denbora 7 ehunenekotan hobetuta.
Lehenengo laurak sailkatu dira uztailaren 25ean Lekeition lehiatuko duten Euskadiko Txapelketarako.
Argazkia: Bermeo Arraun Argazkiak.
Lehenengo txandan, Arkote, Lutxana eta Portugalete atera ziren uretara. Portugalete eta Arkoteren artean egon zem lehia batez ere, eta azkenean, Arkote izan zen txandaren garailea.
Bigarren txandan Deustuk, Isuntzak eta Santurtzik egin zuten arraun, eta
Lekittarra-rentzat izan zen garaipena, 20:41:03 denboragaz.
Deusto nesketan azkarrena
Neskak atera ziren uretara lehenengo. Txanda bakarra egin zuten Lea-Artibaik, Deustuk eta Portugaletek, eta Deustu izan zen bizkorrena bi luzeetan. Estropada 11:37:56 denboragaz amaitu zuen Deustuk; Portugaletek, berriz, 12:08:72 denboragaz (31 segundora) eta Lea-Artibaik 13:06:38 denboragaz.