Mendi martxa egiteaz gain, jai giroa izango da herriko plazan. Berrikuntza moduan,
Kortezubiko produktuen eta artisauen azoka antolatu dute lehenengoz. Bertaratzen direnek goiz erditik bazkalordura arte izango dute askotariko produktuak erosteko aukera. Era berean, musikarik ere ez da faltako; herritarrak dantzan eta kantuan jarriz, eguerdian eta arratsaldean
Eingo taldearen doinuek hartuko dute plaza.
Martxako ibilbide luzea
23 kilometrokoa da, eta laburrak, ostera,
10 kilometro ditu. Lehenengoan parte hartzen dutenak
08:30ean irtengo dira, eta bestea egitera doazenentzat
10:30ean ipini dute ordua.
Izen ematea
Aurretiaz izen emateko txartelak eskuratzeko
azken eguna bihar da. Kortezubiko udaletxean eta Gernika-Lumoko Lagun Etxe tabernan eta Tandem dendan erosi daitezke, 8 eurotan (zapatuan izena emanez gero, 10 euro dira). Era berean, kontu korronte honetara dirua sartuta ere izena eman daiteke: 3035-0022-41-0221154997.
Ohitura legez, martxagaz batera
herri bazkaria antolatu dute. Bietara doazenek 20 euro ordaindu behar dituzte, baina umeentzat bazkaria doakoa denez, umeek 6 euro ordaindu behar dituzte martxa egiteko.
Martxa egin ez arren, bazkaltzera joango direnek 15 euro ordaindu beharko dituzte.
Ibilbideak
Martxa luzea egingo dutenak, Eleizaldetik irten, eta besteak beste, Kaltzako, San Lorentzo Baseliza, Lizenda, Arrola, Aurtiñerrota, Omako Baso Margotua eta San Mames baselizatik burutuko dute ibilaldia. Horiek Arrolan izango dute hornidura gunea.
Ibilbide laburrean parte hartzen dutenak Eleizaldetik Enderika auzora joango dira, eta handik Kaltzakora joan eta Elorrixa eta San Lorentzo baselizaren artean izango dute hornidura gunea. Gero, San Lorentzoko ermitatik Ugalde, Arteta, Terlegiz auzoa eta Landeta zeharkatuko dituzte Eleizaldera heldu aurretik.