Muxikako Eleizalde auzoak
musika elektronikoaren topaketa hartuko du bihar. Erdu Gazte Asanbladak antolatuta, lehenengoz egingo dute mota horretako jaialdi bat, eta
adin guztietako jende anitza batzea dute helburu. Horretarako, musikaz gain,
artisau azoka, jolasak eta beste ere izango dira bihar Eleizalden.
12:00etan hasi, eta gauerdirarte iraungo du jaialdiak. Muxikarrak batzea espero dute antolatzaileek, baina baita inguruko herrietako jendea ere. Horretarako, jakinarazi dute ibilgailuentzako aparkalekua egokituko dutela. Horrez gain, garraio publikoa erabiltzeko gomendioa ere egin dute.
Erdu Gazte Asanbladaren esanetan,
egun osoan zehar jendea batzea espero dute. Musika elektronikoa ardatz duen jaialdi bat ez dute lehenago inoiz antolatu. Hala ere, diotenez, gaur egun musika estilo horrek gero eta jarraitzaile gehiago ditu, eta jendeak ondo erantzutea espero dute. «Urtean zehar saiatzen gara ekintza desberdinak antolatzen, publiko diferentearentzat eta muxikarrei aukera desberdinak eman asmoz», esan dute.
Gazteak batzeko topaketa bat dela gaineratu ddute, eta herriko gazteei beste porposamen bat egiteko aukera ere bai.
Hala ere, eguneko jarduerak gazte, ume zein helduentzako izango direla argitu du gazte asanbladak.
“Urtean zehar saiatzen gara ekintza desberdinak antolatzen, publiko diferentearentzat eta muxikarrei aukera desberdinak eman asmoz”
Jan-edana. 12:00etan zabalduko dute artisau azoka, eta, berau bisitatu ez ezik, jolasean aritzeko aukera ere izango dute Muxikako Eleizaldera hurbiltzen direnek. 16:00etan hasita, umeek, gazteek eta nagusiek sanbladak prestatutako jolasetan parte hartzeko aukera izango baitute.
Zer jan eta zer edan ere izango da Eleizalden bertan. Izan ere, gazte asanbladak txosna bat jarriko du bertan, eta
food truck bi ere Muxikara hurbilduko dira zapatuan, BackYard jaialdira.
Eta musika elektronikoaren jaialdia izanik, artistak ez dira faltako. Guztira, zazpi talde eta banakako DJ izango dira Muxikan zapatuan; tartean, gernikarrak (KSPR & TXSK) eta muxikarrak (Phonix).