'Bamako Maitea' filma ikusteko aukera egongo da bihar, Talan
Ongi Etorri Errefuxiatuak Busturialdeak antolatuta, Bamako Maitea filma ikusteko aukera egongo da bihar, Talan. Eguraldi txarra egingo balu, Goiko Plazako Kabidxe Gune Sozialean emango lukete filma.
Lehenik eta behin, 21:30ean, filmaren aurkezpena egingo dute, eta 22:00etan izango da emanaldia.
Bamako Maitea filmaren zuzendari Omer Oke ere Bermeon egongo da. Hortaz, filma amaitzen denean, bertaratutakoek solasaldian aritzeko aukera edukiko dute.