Artza frontoiak boxeo olinpikoko hainbat borroka hartuko ditu bihar,
21:00etatik aurrera. Bermeoko boxeolariaren eta Zaragozakoaren artekoa gaueko azkena izango da. 74 kilotan, hiru minutuko hiru borrokaldi egingo dituzte.
Gaur da
sarrerak aurretik erosteko azken eguna. Bermeoko Artza frontoian, Artza tabernan eta Eneritz Izaguirre estetika zentroan erosi daitezke txartelak.
Bihar, 20:00etan zabalduko dituzte leihatilak.
Dominguez
iazko Arrain Azokan borrokatu zen lehenengoz etxeko zaleen aurrean (orduan Andoni Dominguez semeak ere borrokatu zuen). Boxeo jaialdi hark izandako arrakasta ikusita, aurten beste jaialdi bat antolatzea erabaki zuten EuskoBox-eko kideek: “Jende asko bildu zen frontoian, eta oso ondo atera zen jaialdia”. Hala, oraingo honetan ere jendetza batzea espero dute antolatzaileek.
Iaz Arrain Azokan antolatu zuten boxeo jaialdia Artza frontoian.
Kategoria desberdinetako
sei borrokagaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Amaieran,
Maider Dominguez bermeotarrak eta Alazne Penoyk entrenamendua egingo dute (bi minutuko hiru borrokaldi).
Lehenengo
Junior mailako bi minutuko hiru borrokaldiko bi borroka egongo dira. 51 kiloko Getxoko Antony Guzman eta Burgoseko Endika Gomez boxeolarien arteko norgehiagokagaz hasiko da boxeo ikuskizuna. Jarraian, Ander Blanco getxoztarra eta Michael Marulanda bilbotarra igoko dira Artza frontoiko
ring-era (63 kilotan).
Horien ostean, gazte kategoriako 56 kiloko borrokaren txanda izango da. Getxoko Leo de la Cruzek eta Miranda de Ebroko Osama El-Haddik hiru minutuko hiru borrokaldi egingo dituzte.
Gaueko laugarren eta bosgarren borrokak elite mailakoak izango dira (hiru minutuko hiru borrokaldi). 67,5 kilotan Luis Gonzalez getxoztarra eta Ivan Vigo gasteiztarra ariko dira nor baino nor gehiago. Gaueko azken-aurreko borroka, berriz, Bilboko Fabricio Meneses eta Burgoseko Adrian Luzarragaren artekoa izango da.
Pisaketak arratsaldean
Boxeo jaialdiaren aurretik, boxeolariak arratsaldean pisatuko dira Artza frontoian, eta horregaz batera azterketa medikua egingo diete. Bizkaiko Boxeo Federazioko presidentea, medikua eta epaileak egongo dira.