Pibot bizkaitarraren kontratu berritzea gaur jakitera eman du klubak. 23 urtegaz taldeko beteranetako bat da, eta haren berbetan, Gernika-Lumoko taldean egotea
“etxean egotea” bezalakoa da. Hala, aurten EuroCup txapelketan estreinatzeko gogotsu dago Lointek Gernika Bizkaiako jokalaria.
“Oraindik gaztea naiz. Klubagaz hazi naiz, eta bost urte hauetako esperientziak taldean ekarpen gehiago egiteko lagunduko dit, bai eta jokalari berriei Gernika zer den erakusteko ere”, adierazi du Lazarok. Beste urte batez
talde lehiakorra osatuko dutela argi dauka, eta urtero legez, kantxan “dena emango” dutela.
Yaiza Lazaro Eduardo Candina Gernika KESBeko presidenteagaz, Malosten.
Argazkia: Gernika KESB.