Pertsona bat hil da Laga hondartzan
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu du pertsona bat hil dela gaur Laga hondartzan. Iturri berak aipatu duenez, 44 urte gizonezkoa da gaur 12:25 inguruan zendutakoa. Ertzaintzak azaldu duenez, bainua hartzera joan da gizonezkoa, eta sorosleek uretatik atera behar izan dute berau artatzekotan. Hala ere, gizonekoa konortea galduta zegoela eta ezin izan dutela bere bizia salbatzeko “ezer egin” jakinarazi du Ertzaintzak.
Ezbeharra zergatik gertatu den argitzeko autopsia egingo diote.