Elantxobeko Gure Esku Dagok sinadurak bilduko ditu domekan
Sentsibilizazio, kultura, adin eta pentsaera desberdinen gainetik, beren etorkizuna erabakitzeko eskubidea aldarrikatu gura duten elantxobetarrek domekarako jarri dute hitzordua. Egun horretan, besteak beste, sinadurak bilduko dituzte.
Ibarrangelugaz eta Mundakagaz batera, Elantxobek ere azaroaren 5eko olatua hartu gura du, eta egun hori ailegatu bitarte, pausoak ematen ari da. Aurkezpena egin zuen ekainaren 23an, eta orain, herritarren sinadurak bildu nahi ditu, beharrezkoak baitira herri galdeketa egin ahal izateko. Horretarako, 11:00etatik 15:00etara portuan bilduko dira.
Tarte horretan, gainera, pintxoak dastatzeko aukera egongo da, eta GED-ren kamisetak izango dira salgai.
15:30ean, aldiz, talde argazkia ateratzeko deia egin dute.
Mundakan, batzarra
Mundakan, berriz, astelehenean 19:00etan Tribisarrospen elkartuko dira Azaroaren 5eko herri galdeketari begirako beste batzar bat egiteko.