Uda guztietan modura, azaleko minbiziaren aurkako kanpaina Bermeora ere iritsi da. Lameran jarri dute informazio puntua eta 14:00ak bitartean han egongo dira.
Herritar bat azaleko melanina aztertzeko proba egiten
Goizean zehar, hainbat izan dira azaleko melanina neurtzeko azterketak egitera bertaratu diren herritarrak. Azterketak egiteaz gain, eguzkia hartzeko gomendioak eta autoebaluazioa egiteko argibideak ematen ari dira; izan ere, «eguzkiak aztarna ahaztezinak utzi ahal dituela», diote.