Aurreko asteburuan Avilan (Gaztela eta Leon) lehiatu dituzte kadete eta ume mailetako Espainiako Txapelketak.
Amaia Lartitegi eta Lander Lartitegi Busturiko anai-arrebek Euskadiko selekzioagaz parte hartu dute.
Euskal Selekzioko txirrindulariak.
Argazkia: Bizkaiko Txirrindularitza Federazioa.
Domekan
bakarkako lasterketan nagusitu zen Amaia Lartitegi. 1:17:38 denboragaz irabazi zuen 40 kilometroko lasterketa, eta haren atzetik denbora berean sailkatu ziren beste lau txirrindulari. Laia Burdoy katalanak lortu zuen zilarrezko domina, eta Carolina Esteban madrildarrak irabazi zuen brontzezkoa. Lartitegiren taldekide Garazi Esteven bosgarren sailkatu zen.
Halaber,
taldekako lehian ere urrezko domina irabazi zuen; Gaztela eta Leongo selekzioarentzat izan zen zilarrezko domina, eta Madrilgo selekzioak lortu zuen brontzezkoa.
Lartitegi eta selekzioko kideak urrezko dominagaz.
Argazkia: Espainiako Txirrindularitza Federazioa.
Zapatuan, berriz,
zilarrezko domina eskuratu zuen
bakarkako erlojupekoan.
Bestalde,
Lander Lartitegik brontzezko domina irabazi zuen domekako bakarkako lasterketan. Sprintean erabaki zen lehia; 22 txirrindulariko taldea batera helmugaratu zen, 01:26.01 denboragaz. Juan Ayusok irabazi zuen, eta Alberto Perez murtziarrarentzat izan zen zilarrezko domina.
Lander Lartitegi brontzezko dominagaz.
Argazkia: Espainiako Txirrindularitza Federazioa.
Era berean, zapatuko mutilen
taldekako erlojupekoan brontzezko domina lortu zuen euskal selekzioak. Andaluziak irabazi zuen urrezko domina, eta Catalunyak zilarrezkoa.