Aurten hirugarren urtez antolatu dute Ajangizen horma bakarreko pilota txapelketa. Hamabi pilotari, sei bikoteko desafioa izango da uztailaren 14an 18:00etatik aurrera Ajangizen ikusi ahalko dena. Eskualdeko eta inguruko pilotariekin antolatu dute txapelketa, eta bikoteen artean lehen mailako afizionatuak edota profesionalak izandakoak ere egongo dira. Hain zuzen, Alexis Apraizek ere jokatuko du txapelketa. Hala, esker on a erakutsi gura diote Ajangizko semetzat duten pilotari profesional ohiari.
Desafioaren ostean, bikote irabazleak txapela jantziko du, eta bertaratzen diren denek txarrikia jateko eta txakolina dastatzeko aukera izango dute. Gantzabale elkarteak antolatu du txapelketa, Ajangizko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzagaz. Hain zuzen, Ajangizekoa da aldundiak Bizkaian horma bakarreko frontoi legez katalogatuta daukan bakarra edo bakarrenetakoa.
BIKOTEAK:
- Arrizabalaga-Arrizabalaga
- Muniozguren-Izagirre
- Legarra-Uriondo
- Txirrita-Apraiz
- Iglesias-Jaio
- Uberuaga-Muruaga