Euskal Artzain Txakurren erakusketa monografikoa egingo dute Busturian zapatu honetan. Urtero legez,
Axpen batuko dira parte hartzaileak, eta aurtengoa
24.a erakusketa izango da.
Albaitariak txakurrak aztertzen
Busturiko Udaletik jakinarazi dutenez
, 50 txakurren izenak eman dituzte parte hartzeko; horietatik,
16 berriak dira. Gainontzekoek, lehiaketan parte hartuko dute.
10:00etan emango diote hasiera erakusketa monografikoari,
erregistro berriekin. Ordu horretan hasiko dira lanean albaitariak, inoiz parte hartu ez duten txakurrak aztertzen hasiko dira. Horretan parte hartzen duten txakurrek proba bat pasatu beharko dute eta eginez gero, benetako artzain txakurra dela ziurtatzen duen agiria jasoko du jabeak.
Ostean, ardiekin gaitasun proba egin beharko dute
txapelketara aurkezten diren artzain txakurrek. Gaitasun probi hori
Izpiluetan egingo dute.
12:00etan jarriko dute ikurrina, edertasun probarekin hasi aurretik. Irrintzi Alai dantza taldekoek agurra ere dantzatuko dute. Ondoren,
12:15ean, edertasun proba hasiko dute. Dagoeneko arrazaren erregistroa duten txakurrak aurkez daitezke horretara. Edertasun txapelketan
Gorbeia eta Iletsua arrazak bereizten dituzte urtero, eta
ar ederrenak eta eme ederrenak jasotzen dituzte sariak. Guztiak aztertu ondoren,
sari banaketa ekitaldia 13:30ean egingo dute.