Elkarregaz zestagaz gozatzen [ERREPORTAJEA]
Zesta zabaltzea da haien asmoa. Olarretagaz batera Iñigo Rementeria ere maisu lanetan aritzen da.Domekaro 10:00etan elkartzen dira. Lehenengo besteak heldu bitartean herrikoak hasten dira. Gero umeak aritzen dira, eta jarraian gurasoen eta beteranoenen txanda izaten da. Izan ere, denak ez dira hasiberriak. Patxi Fernandez Retana gasteiztarra ere Olarretagaz entrenatzera etortzen da astero. “Ameriketan elkarrekin egon ginen, lagun oso ona da, eta pelotari oso ona izan zen”. Ibilbide laburra daramaten arren, dagoeneko zenbait torneo eta topaketetan parte hartu dute, eta aurten eskolako ikasle batzuk Bizkaiko Txapelketa jokatu dute. Gernika-Lumora, Markina-Xemeinera eta Berriatura joan zirela zehaztu du Olarretak eta umeak ikasten oso pozik egon zirela. Era berean, ekainaren 24ean Gernika-Lumon egin zuten zesta eskolen topaketan ere parte hartu zuten. “Iaz Getxon eta Bilbon nazioarteko topaketa bat egon zen, eta eskolako neskek jokatu zuten”. Pozik eta ilusioagaz Apurka-apurka, pausoz pauso doazela diote, beti ere ilusioa galdu barik. “Herri txiki batean hainbeste jende edukitzea pozgarria da; ondo pasatzen dugu, giro ederra daukagu”. Hain zuzen, garrantzitsuena ume zein gurasoak pozik eta ilusioagaz etortzea dela azpimarratu du entrenatzaileak, “ondo pasatzea”. Doako eskola honen helburua ume zein nagusiei zesta ezagutzeko, eta zestan jokatzeko aukera ematea da, eta baita norbaitek txapelketetan lehiatzeko asmoa edukiz gero hari laguntzea ere. 41 bat metro ditu frontoiak, ume eta gaztetxoek ikasteko aproposa dela dio entrenatzaileak. “Domeketan batzen gara, baina baten batek eguazten baten edo entrenatu gura badu prest nago laguntzeko. Behar denean laguntzeko nago; eskola haien beharrizanetara zabalik dago”. Gernikarrak AEBtan hamar urte eman zituen puntista moduan, eta Cancunen ere jokatu zuen. Nazioarteko zein Euskal Herriko frontoiak ondo ezagutzen ditu, eta inguruko zesta eskolen lana ere gertutik ezagutzen du. Hamar bat urtegaz sorterrian hasi zen zestan jokatzen, eta dioenez “hain polita iruditzen zaigun kirol mota hau bultzatzea da gure beharra”. Zestak mundu mailan garrantzia handia eduki duen arren, hemen ez dela “merezi duen moduan aitortu” dio Olarretak. Hala, zesta balioan jartzearen beharra nabarmendu du: “ameslari zahar eroak gure aletxoa jartzen ahalegintzen gara zestak behar duen lekua izan dezan. Futbola eta esku pilota dira dena, eta zestari ez zaio daukan meritua aitortzen. Ozenian izan ezik uste dut zestan jokatzeko frontoiak munduko leku guztietan egon direla”. Xistera proiektua Xisterako kideek zestaren alde egiten duten lana “ezin ordainduzkoa” dela deritzo. “Plazerra da halako jendeagaz lan egitea. Lan asko egiten duen jendea da, eta lan egiteko gogotsu dagoena. Pertsona hain konprometituak eta baliotsuak. Oso pozik nago bai eskolagaz, eta baita Xisteraren parte izateagaz”. Xisterako diruzaina da Olarreta eta azaldu duenez, neskei garrantzia handia ematen diete. “Izaro Arbe markiñarra lan itzela egiten ari da, eskoletara joan eta umeak zestan hastera animatzen. Eskola guztiok lan handia egiten dugu, eta Xistera proiektuak indarrak batzeko balio digu; zesta aberasten du. Elkarrengandik ikasteko balio digu”. Xistera proiektua bera zein txapelketa eredugarriak direla azpimarratu du. “Zestari ikusgaitasun eta adierazgarritasun gehiago emateko oso garrantzitsua da proiektua. Denok elkarrekin beti lortu ahalko dugu apur bat gehiago. Zesta punta mundua indartzeko halako gauzak beharrezkoak dira. Horrekin batera erakunde publikoen laguntza ere ezinbestekoa da”.“Familientzat plan bat da; ondo pasatzen dugu, eta giro ederra daukagu”