Hirugarren txandako taldeen artean erabaki zen atzo 30. Elantxobeko Estropada. Sanjuandarrek
20:23,18 denboran amaitu zuten lehia, eta Hibaikako mutilak haiengandik zazpi segundo eta sei ehunenera heldu ziren.
Lapurdi hirugarren sailkatu zen, 20:46.21 denboragaz, eta Camargo izan zen laugarrena (21:02.69).
Atzoko garaipenagaz
KAE 2 Ligaren sailkapen buru jartzea lortu zuen talde pasaiarrak. 15,60 puntu ditu, eta atzetik Lapurdi dauka, 15,33 puntugaz. Hibaika sailkapeneko hirugarrenak, berriz, 14 puntu ditu.
Bermeo-Mundaka seigarrena da, 10,60 puntugaz eta
Elantxobe hamargarrena da 8,80 puntugaz.
Busturialdeko arraun taldeei dagokienez,
Bermeo-Mundaka seigarren sailkatu zen. Hain zuzen, bigarren txandako bigarren denborarik onena egin zuen. Santoña izan zen bigarren txandako onena, 21:12.50 denboragaz, eta Bou Bizkaiako Bermeoko eta Mundakako arraunlariek 21:24.09 denboran amaitu zuten estropada.
Bestalde,
etxeko taldea zortzigarren sailkatu zen, eta
lehenengo txandako azkarrena izan zen. Elantxobek 21:32.44 denbora markatu zuen amaieran.
Sanjuandarrek Elantxobeko arraun elkarteko kideen eskutik hartu zuten bandera.
Zumaiako erlojupekoa
Zapatuan banakako erlojupekoa izan zuten Zumaiako uretan, eta
Lapurdik markatu zuen denborarik onena: 19:46.08. Harengandik bi segundo eta 64 ehunenera sailkatu zen San Juan. Hain zuzen, bi arraun talde horiek izan ziren erlojupekoa 20 minutu baino gutxiagotan burutu zuten bakarrak.
Elantxobe-Idar zazpigarren sailkatu zen (20:39.14), eta Bermeo-Mundaka-Avia, ostera, bederatzigarren (20:43.40).