Ivan Muñoz gernikarrak eta Hodei Madariaga ajangiztarrak hirugarren postuan sailkatu dira asteburuan Miengon (Cantabria, Espainia) jokatu den rallyan. Javier Martínez Carracedo galiziarra izan da nagusi zapatuko proban, eta Eneko Goiriena durangarrak egin du bigarren.
Podimeko postuak betetzeko lehia estua izan zuten pilotuek zapatuan. 52 autok eman zuten izena lasterketan, eta Goiriena durangarrak aurrea hartu zien denei lehen tartean. Carracedo zuen atzetik, eta Jonathan Cabok Muñozi aurrea hartu zion lehen tarte horretan. Hala ere, lasterketak aurrera egin ahala Gernikako eta Ajangizeko bikoteak, beren Renault Clio-agaz, Cabori aurrea hartu eta hirugarren sailkatzea lortu zuten azkenean.
Busturialdeko bikoteak
Gernika-Lumoko Rallya irabazi zuen urrian.