Mundakako Gure Esku Dagok batzar informatiboa egingo du gaur
Mundakan ere Gure Esku Dago dinamika martxan jarri dute. Busturialdeko kostako herri horretan ere erabakitzeko eskubidea gauzatu gura dute. Batzar informatiboa egingo dute gaur, 19:00etan, Tribisarrospen.
Ibarrangelugaz eta Elantxobegaz batera, Mundakak ere azaroaren 5eko olatua hartu gura du.