Ameryst Alston estatubatuarra fitxatu du Lointek Gernika Bizkaiak
23 urteko jokalaria erasoko jokaldietarako “erreferenteetako” bat izango dela adierazi dute klubeko ordezkariek.
1,75 m-ko eskolta Al-Qazeres taldetik dator, eta Extremadurako taldeko saskiratzaile nagusia izan zen 2016-2017 denboraldian. Batez besteko, partiduko 16,1 puntu, 3,1 errebote eta 2,6 asistentzia lortu zituen.
Mario Lopezen berbetan, Europan esperientzia duen jokalari baten bila aritu dira, eta azken fitxaketa honekin taldearen “kanpooko-jokoa osatzea” espero dute: “Eskolta saskiratzaile bat bilatzen genuen, Europan esperientzia duena, eta Alstonek aurreko denboraldian erakutsi zuen ligako saskiratzaile nagusienaren parean dagoela”.