Paleta Argentinarreko finalaurrekoak eta finalak, bihar, trinketean
Lekeitio Open Paleta Argentinar Txapelketako finalaurrekoak eta finalak jokatuko dituzte bihar, 18:00etan hasita, Lekeitioko trinketean.Partidak jai giroan jokatuko dituzte partidak. «Lehendabizi bi finalaurreko jokatuko dira, eta gero, bi partida hor...
Partidak jai giroan jokatuko dituzte partidak. «Lehendabizi bi finalaurreko jokatuko dira, eta gero, bi partida horietatik finala lehiatuko duten bi bikoteak aterako dira», azaldu dute antolatzaileek.
Partidak
Lekeitio A (Jon Aboitiz eta Jabi Goitia) eta Lekeitio B (Ander Elortegi eta Txomin Goitia) izango dira lehenenego finalaurrekoa jokatuko dutenak. Ostean, Lekeitio Ck (Aimar Goitia eta Gaizka Laka) eta Mallabiak (Mikel Garcia eta Diego Ardohain) jokatuko dute.
Lehenengo partidan Lekeitio Bkoak faboritoak direla azaldu dute. Bigarren partida estua izango dela aurreratu dute. Izan ere, lekeitiarrek frontoia ezagutzen badute ere, mallabiarrek oso maila ona erakutsi dute kanporaketetan.
Kanporaketetan modura, herritarrei frontoira gerturatu eta partidekin gozatzeko gonbitea egin nahi izan diete txapelketaren antolatzaileek.