Guztientzako ekintzak
Urtero legez, musikak hartuko du Amoroto San Martin jaiek irauten duten bitartean. Mus eta briska txapelketak egingo dira uztailaren 8an. Egunean bertan eman beharko da izenaUrtero legez, kontzertuez eta ohituraz betetako jaiez gozatzeko aukera egongo ...
Urtero legez, musikak hartuko du Amoroto San Martin jaiek irauten duten bitartean. Mus eta briska txapelketak egingo dira uztailaren 8an. Egunean bertan eman beharko da izena
Urtero legez, kontzertuez eta ohituraz betetako jaiez gozatzeko aukera egongo da Amoroton uztailaren 4tik 9ra. Kultura batzordeak, urteroko ereduari jarraituz antolatu ditu aurten ere jaiak, adin tarte guztietako amorotoarrei zein kanpotarrei eskaintza berezia eskainiz, goizetik hasi eta ordu txikietaraino. Martitzenean lehertuko da festa, Txantxuntxunen ongi etorriagaz eta txupinazoagaz. Bertsolariek eta trikitilariek alaituko dute txupinazoa.Kulturak, musikak eta lehiaketek hartuko dute jaien zati nagusia. Euskal Herriko talde ezagunenetarikoak direnak ariko dira Amorotoko frontoian.: Gozategi. Zea Mays, Skakeitan, Txapelpunk… Musika atsegin dutenek ez dute aspertzeko betarik edukiko San Martinetan. Baina hauez gain, trikitilariek eta erromeriek ere edukiko dute tarterik.
Urteroko zitara hutsik egiten ez duten lehiaketak ere egongo dira uztailaren 8an. Mus eta briska txapelketek Lea-Artibaiko jokalari onenak hurbilduarazten ditu Amorotoko frontoira. Aurten zendutako amorotoarren aldeko meza bat ere egingo dute, beraien omenez.
Lehiaketak
Mus txapelketa 17:00etan hasiko da, eta lau erregetara jokatuko da, eta bikotxe bakoitzak 15 euro ordaindu beharko ditu izena emateko. 16:15etatik 16:45era egongo da zabalik izen ematea. Irabazleak, txapela eta 200 euro eramango ditu etxera, bigarrenak 100 euro, hirugarrenak 75 euro eta laugarrenak 40 euro.
Briska txapelketa berriz, 17:30etan hasiko hasiko da, frontoian baita ere. Kasu honetan, izen ematea 10 eurokoa izango da bikoteko, eta izena ematea 16:45etatik 17:15era egongo da zabalik. Irabazleek, txapelak eta 150 euro eramango dituzte, bigarrenak 100 euro, hirugarrenak 50 euro eta laugarrenak 25 euro.
Domekan ere lehiaketekin jarraituko dute, baina oringoan lehiaketara aurkezten dituzten paellak bazkari herrikoian jateko erabiliko dituzte gero.
Reziklator! ikuskizuna
Reziklator!, 2 eta 12 urte bitarteko haurrek, modu dibertigarri eta parte-hartzaile batean, birziklapenaren garrantzia barneratzeko ikuskizuna da. Horretarako, gorputz perkusioa eta musika tresna birziklatuak elkartzen dituzte Zo-Zongo! taldeko kideek. Guztira, ordu eta erdi infguruko ikuskizuna izango da, eta hiru zatitan banatuta egongo da:
Emanaldiaren hasieran, 30 minutuko antzerki bat egongo da. Ondoren, birziklagarriak diren material desberdinekin, jantzi eta txapel berezi batzuk egiten erakutsiko dizkiete neska-mutilei, eta azkenik, haurrek eta antzezleek, denek batera, 30 minutuko kalejira «dibertigarri eta alai bat» egingo dute.
Amorotoko Udalak, autobus zerbitzua erabiltzeko deia luzatu die herritarrak ez diren eta Amorotora joateko asmoa duten guztiei. Uztailaren 4an, 7an eta 8an, Lekeitiotik eta Makina-Xemeinetik autobusak egongo dira Amorotora joateko eta bertatik itzultzeko. Bestalde, uztailaren 7an, Lea-Artibaiko mankomunazgoak ezarritako Gababus zerbitzua egongo da eskualdeko beste herrietatik.
Kultura batzordeak Amorotoko jaietara hurbiltzeko deia luzatu die guztiei, eta doazenei ondo pasatzeko eta errespetuz jokatzeko eskaria egin diete.