Eusko Legebiltzarrak Urdaibaiko Biosfera Erreserba kudeatzen duen
plana berrikusteko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari. EH Bilduk eta Elkarrekin-Podemos alderdiek egindako
eskaria ontzat hartu eta
onartu egin du
Legebiltzarrak, EAJren eta PSEren aldeko botoekin.
Plan berriari buruzko informazio panelak
Hain zuzen, irailean onartu zuten Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko Plana
(EKZP) berrikusi egin behar dela iritzi dio Legebiltzarrak. EH Bilduko legebiltzarkide Mikel Oterok azadu legez, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak
irailean onartu zuen EKZPk
legea urratzen du: «EKZP legearen gainetik jarri dute, eta Urdaibaiko Biosfera Erreserban babes eremuko marrak mugitu dituztelaren susmoa dago, erabilpen ez legitimoei bide emateko». Hain zuzen, hainbat herri Hiri Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO) aldatzeko prozedura hasi dutela azaldu du Oterok, EKZP berrira egokitzeko, eta atzean operazio urbanistikoak egon daitezkeelaren susmoa dute. Urdaibaiko eragileak eta baita EH Bildu zein Elkarrekin-Podemos ere bisofera erreserbaren kudeaketarako
planaren alde daudela argitu du legebiltzarkideak
, baina berrikuspen bat beharrezkoa dela uste dute, «ustezko lege urraketak saihesteko». Gauzak horrela, EKZPk biltzen dituen zenbait puntu
behin-behinean baliorik gabe uzteko eskatu dute; «atzeraezinak izan daitezkeen erabaki urbanistikoak hartzeko aukera ematen zuten puntuak, hain zuzen», Oterok esan duenez. Legebiltzarrean aurkeztutako idatziak jasotzen zuenez, «5/1989 Legeak baimentzen dutenetatik kanpo dauden, eta Gunearen Suprakategoria bezala sailkatuta dauden eremuetan erabilerak baimentzen dituen eta Planean jasotzen diren preskripzioak, kautelaz, bertan behera» utz ditzala eskatu diote Jaurlaritzari. Halaber, eskatu dute EKZP-ren bidezko Plan Berezien garapena aurreikusten duen 5.2 artikuluaren aplikazioa behin-behinean etetea. Gainera, Habitat Europea Zuzendaritzan barnebildutako Red Natura 2000ri buruzko Urdaibaiko espazioen kudeaketarako neurrien ekainaren 4ko 358/2013 dekretuan aurreikusitako lurren babesgunerako baimenduko erabilerak murriztea ere eskatzen du Eusko Legebiltzarrean onartutako testuak.
Helegitea auzitegian. PSEk zabaldu zuen plana berrikusteko prozedura, sozialistak gobernuan zeudenean, eta EAJk prozedura berriro ireki zuen 2012an, Jaurlaritzara heltzean. Hala ere, EKZP berrikusteko prozesuan
hainbat urraketa eman zirela dio EH Bilduko legebiltzarkideak: «Ingurumen inpaktuaren txostenik ez zuten aurkeztu, beharrezkoa ez zela argudiatuta. Presaka berridatzi zuten Urdaibai kudeatzeko plana». Prozedura parte hartzailea, gainera, albo batera utzi zutela gogoratu du Mikel Oterok, eta eragileek egindako alegazioak ez zituztela kontuan hartu; erantzunik ere ez zutela eman gaineratu du. Era berean, Zain Dezagun Urdaibai Busturialdeko garapen eusgarrirako auzo elkarteak
lege berria baliorik gabe uzteko eskatu zuen auzitegian, eta bost arrazoi nagusi eman zituen plan berria atzera botatzeko eskatzeko. Besteren artean, Zain Dezagun Urdaibaik zioen lurraldearen erabilera eta kudeaketa zuzentzeko planak babestutako lurraldea murriztu duela.