Arrantzaleen patroi nagusiaren eguna da gaurkoa, San Pedro eguna, eta kostaldeko zenbait herritan santua aterako dute bihar kalera, Bermeon, esaterako. Hala ere, San Pedro itsasgizonen zaindaria den arren, landa eremuetan ere santuaren omenezko jaiak antolatzen dituzte. Modu horretan, Busturialdeko barnealdeko zenbait auzotan ere sanpedroak ospatuko dituzte egunotan.
San Pedro, Lumon
Lumon, egitarau zabala prestatu dute sanpedroak ospatzeko. Bihar hasi eta domekara bitartean, auzotarrek txapelketak, umeentzako jolasak, bertsoak, oinezko martxa, musika… edukiko dituzte aukeran.
Ohiturari eutsita, berriz, San Pedro santua sorbalda gainean aterako dute bihar arrantzaleek Bermeon. Alde Zaharretik eta portutik eroango dute santua.
Muxikako Ibarruri auzoan, bihar eta zapatuan egingo dituzte ospakizunak, eta Mendatako Zarrabentan, zapatuan ospatuko dute santuaren eguna.
EGITARAUA HERRIZ HERRI
BERMEO
Bihar
– 10:15. Udalbatza Arrantzaleen Kofradiara joango da, presidentea eta Zuzendaritza Batzordea agurtzera.
– 10:30. San Pedroren prozesioa, Alde Zaharretik eta portutik.
– 11:00. Meza Santa Eufemian elizan.
IBARRURI (MUXIKA)
Bihar
– 11:30. Meza nagusia abesbatzagaz.
– Ondoren, bertaratukoentzako hamaiketakoa.
Zapatua
– 11:30. Meza nagusia abesbatzagaz.
– Ondoren, kangrejo jana.
– 13:00. Baso Txoritxu dantza taldearen saioa.
– 13:30. Umeen jolasak.
-Ondoren. Porra txapelketa.
LUMO
Bihar
– 11:45. Jaien hasierako txupina.
– 12:00. Meza, Eskolakristo Musika Elkarteak abestuta.
– Ostean, ardoa eta galletak.
Zapatuan
– 11:30. Tortilla txapelketarako izen ematea.
– 13:30-13:45. Tortillak aurkeztu. Bitartean, Ander Elortegi, Etxahun Lekue eta Julen Ibarguengoitia bertsolarien saioa.
– 14:00. Tortilla txapelketako sari banaketa.
– 14:30. Herri bazkaria.
– 17:00. Briska txapelketa.
– 18:00. Idi probak: Duñabeitia egurrak, Iturbe Anaiak harategia, Juan Mari Ordorika.
– 19:00. Mus txapelktea.
– Ostean, briska eta mus txapelketetako sari banaketa.
– 21:00. Monologoa: Gotzon Arrien.
Domeka
– 09:00. Oinezko martxa (laburra 14km eta luzea 20km).
– Ondoren, parte hartzaileentzako hamaiketakoa.
– 11:00-11:30. Marmitako txapelketarako izen ematea.
– 11:00etan Igel-toka eta futbolin txapelketak. Bi maila egongo dira: gaztetxoak (12 urtera artekoak) eta nagusiak (12 urtetik gorakoak).
– Ondoren, sari banaketa.
– 13:00. Meza.
– 13:45. Elai Alai dantza taldearen emanaldia.
– 14:00. Marmitako kazolen aurkezpena.
– 14:30. Marmitako txapelketako sari banaketa.
– 17:00. Tute txapelketa.
– 17:00. Umeentzako jolasak, puzgarriak…Axi ekitaldiaken eskutik.
– 18:00. Txokolatada.
– 18:30. Disko festa.
– 20:00. Jaien amaierako txupina.
ZARRABENTA (MENDATA)
Zapatua
– 12:00. Meza, San Pedro baselizan, herriko koruak abestuta.
– Ondoren, bertaratutakoentzako ardoa eta galletak. Trikitilariek girotuko dute goiza Zarrabenta auzoan.
– Eguerdian, herri bazkaria Zarrabentako txokoan.