Andramarietako kartel finalistak aukeratu ditu epaimahaiak
Bermeoko Andra Mari eta Santa Eufemia jaietako kartel lehiaketara aurkeztutako lan guztien artean, bi kartel finalista aukeratu ditu epaimahaiak: Erraldoienak eta Kikuke. Orain, herritarrek euren botoekin jaietako kartel irabazlea zein izango den auker...
Herritarrek Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxean jarri duten kutxa batean eman ahalko dute botoa uztailaren 5ra arte, astegunetan, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:45era. Internet bidez bozkatzeko aukera ere badago, Bermeoko Udalaren webgunean.
Bederatzi kartel
Pertsona bakoitzak behin bakarrik bozkatu ahal izango du. Kutxan jasotako botoek %70 balioko dute; Internet bidez jasotakoek, berriz, %30.
Udalak jakinarazi duenez, bederatzi kartel aurkeztu dituzte lehiaketara. Aurtengo Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak iragarriko dituen kartela zein izango den uztailaren 6an eguena jakinaraziko dute.
Jai Batzordeko kideek, udaleko zinegotziek eta Barrueta Arte Elkarteko kideek osatu dute kartel finalistak aukeratzeko epaimahaia. Azaldu dutenez, finalistak aukeratzerako orduan, originaltasuna, Bermeoko jai giroa adieraztea eta kalitate artistikoa eduki dituzte kontuan.