UKKEME kontzertua, «gozatzekoa»
Ondarroako Unanue Kamara Koralak eta Markina-Xemeingo Emeki Koralak kontzertu ederra eskaini zuten zapatu iluntzean, Ondarroako Andra Mari elizan, entzuleen iritziz, «gozatzekoa». Urtza Alkorta, Mikel Etxaburu, Kirmen Uribe, Leire Bilbao eta Jabi Itu...

Ondarroako Unanue Kamara Koralak eta Markina-Xemeingo Emeki Koralak kontzertu ederra eskaini zuten zapatu iluntzean, Ondarroako Andra Mari elizan, entzuleen iritziz, «gozatzekoa». Urtza Alkorta, Mikel Etxaburu, Kirmen Uribe, Leire Bilbao eta Jabi Ituarte ondarrutarrek egindako lanak eskaini zituzten, beste obra batzuez gain, eta gainera, Olatukantu koralaren laguntza ere eduki zuten emanaldian. Yolanda Loira eta Estibalitz Arrizabalaga izan ziren zuzendariak.